208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Ikusirik 2023ko uztailaren 4ko 79. Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zela zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean (lanaldiaren %75), 2023ko 155. Nafarroako Aldizkaria Ofizialean argitaratu zena, uztailaren 27an, eta haren 4.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Alkatetzaren 2023ko irailaren 5eko 95/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, jendaurrean jartzea, eta hamar egun balioduneko epea irekitzea erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko.

Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, eta deialdian xedatutakoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DA:

1.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean ageri dena.

2.–Agintzea argitara dadila, legearekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, interesdunek aipatu zerrendaren gaineko erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN
BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuen zerrenda:

ACIN LURI, JUAN JOSE

BAIGORRI ZUBIRI, IÑIGO

CHOCARRO CATALAN, MIKEL

COLLADO BERRUEZO, JOSU ANDONI

GOMEZ CALVO, XOAN AGUSTIN

GOÑI ECHEVERRIA, IOSU

IÑIGO BLASCO, IÑIGO

REZABAL GOENAGA, IMANOL

–Behin-behinean baztertutakoen zerrenda:

LEGARRA BEUNZA, ENEKO (euskarako titulua falta da)

Proba praktiko eta teorikoa eginen da 2023ko urriaren 27an, 9:00etan, Kultur Eskolan (Eritze Atetz).

Hau guztia jakinarazten dizut jakinaren gainean egon zaitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla, hautara:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Eritze Atetzen, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2313737