208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Administrazio-emakida, Udalaren "Jesús eta María" lokala Done Jakue Bideko turismo aterpetxe gisa kudeatzeko eta ustiatzeko

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2023/09/18AN eginiko bilkuran erabaki du administrazio-emakida onestea Udalaren "Jesús eta María" lokala Done Jakue Bideko turismo aterpetxe gisa kudeatzeko eta ustiatzeko.

Ikusirik JOB 30-MAY-23 (21/GC) erabakiaren bidez onetsitako lizitazio-prozedura, ikusirik lizitatzailearen agiriak, ikusirik Kontratazio Mahaiaren aktak eta espedientean dauden gainerako agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1.–Aspace Navarra para el empleo Fundazioari adjudikatzea "Jesús eta María" Udalaren lokala Done Jakue bideko turismo- aterpetxe gisa kudeatu eta ustia dezan, urtean 1.200,00 euroko kanona ordainduta eta 5 urteko eperako, adjudikazioaren datatik kontatzen hasita, JOB 30-MAY-23 (21/GC) erabakiaren bidez onetsitako klausula administratiboen eta baldintza teknikoen Pleguan ezarritakoarekin bat.

2.–Akordio hau jakinarazi eta 7 egun naturaleko epean adjudikaziodunak kanonaren prezioaren %4ko behin betiko bermea eratu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, eta baldintza-pleguaren 16. puntuan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu. Era berean, lehenengo urteko kuotari dagokion urteko kanona urrian ordaindu beharko du.

Iruñean, 2023ko irailaren 19an.–Turismo eta Merkataritza Sustapeneko Idazkari Teknikoa, Pilar Lanuza Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2313626