208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko APA 7ko UE 2. unitatean (industrialdea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko APA 7ko UE 2. unitatea (industrialdea) birzatitzeko proiektua, Udalak sustatua.

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) eta harekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoa, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2313671