208. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen Ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango Ordenantza Fiskaleko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen Ordenantza fiskalaren aldaketa, "II.2 toldoak" eta "II.3 karpa edo eremu hesitua" atalak sartze aldera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2314027