2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Hiri-jarduketarako plan berezia: aldaketa xehatua UC-12.3 unitatean eta 11. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena
Gesalazko Udalak, 2023ko irailaren 8ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia: aldaketa xehatua, UC-12.3 unitatean eta 11. poligonoko 1. lurzatian.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71., 73. eta 77. artikuluekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Muetzen (Gesalatz), 2023ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2313653