2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, garapenerako lankidetza proiektuak 2023an eta 2024an egiteko dirulaguntzena. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 718271.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/718271).
Deialdi honen xedea da gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak ematea, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak kofinantzatzeko. Programa horiek atzerrian giza garapena sustatzea izanen dute helburu, honako eremu hauei lehentasuna emanez:
–Osasuna bere osotasunean lantzen duten proiektuak: haurren heriotza tasa murrizteko programak, osasun azpiegiturak (ospitaleak, anbulatorioak), hango herritarrek osasunaren alorreko prestakuntza izateko programak, sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak, prebentzioaren eta osasunerako hezkuntzaren gaineko programak.
–Emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko direnak.
–Ingurumen-saneamenduko proiektuak: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduko zerbitzuak eta azpiegiturak.
–Oinarrizko hezkuntza: lehen hezkuntza unibertsala izatea, hezkuntza azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea.
–Ekonomia solidarioa, kooperatibak, elikadura burujabetza, finantza solidarioak eta abar, bai eta antolamendua indartzeko, parte-hartze politikorako eta giza eskubideak babesteko proiektuak ere. Komunitatearen antolamendua hobetzeko gaitze-proiektuak.
–Talde bereziki zaurgarriak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak eta errefuxiatuak.
–Habitat eta eremu degradatuak lehengoratzea, eremuaren garapen sozioekonomikoa hobetzeko helburuarekin.
Era berean, Antsoaingo herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat erantsiko zaie proiektuei, herrialde horien egoera agerian uzteko, haien arazoei buruz hausnarketa kritikoak egiteko jarrerak garatzeko eta gai honen guztiaren inguruan jendearen parte hartze aktiboa sustatzeko.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak Antsoaingo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera.
Dirulaguntza hau biurtekoa izanen da. Gehieneko zenbatekoa, guztira, 70.000 eurokoa izanen da, Antsoaingo Udalaren gastu-aurrekontuko 1-23992-4820009 partidaren kargura ("Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak"), 2023. eta 2024. urteen artean banatuta: 35.000 euro 2023ko ekitaldiaren kargura, eta 35.000 euro 2024ko ekitaldiaren kontura.
Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko ardura duten erakundeek bi justifikazio txosten aurkeztu beharko dituzte proiektuaren garapenaren egoerari buruz Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean, deskriptiboak eta finantzarioak:
–Lehenbizikoa, 2023ko urteari buruzkoa, 2024ko maiatzaren 31 baino lehen.
–Bigarrena, 2024ko urteari buruzkoa, 2025eko maiatzaren 31 baino lehen.
Antsoainen, 2023ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2313718