148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

10/2021 FORU LEGEA, ekainaren 18koa, zeinaren bidez Nafarroarako arautzen baita jaioberrien baheketa areagoturako eskubidea.

11/2021 FORU LEGEA, ekainaren 22koa, 934.015 euroko aparteko kreditu bat ematen duena Lurralde Kohesiorako Departamenturako.

12/2021 FORU LEGEA, ekainaren 22koa, kreditu-gehigarria ematekoa, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboari esleitutako REACT UE baliabideak eta 2021erako REACT funtsen aholkularitza teknikoa gauzatzeko.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat berritzen duena.

100/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Javier Esparza Jasa jauna Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Barneko Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.

18/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Esther Martínez Silguero andrea, Epaitegien arteko Bitartekaritza Bulegoko burua. Bulego hori Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzuari atxikita dago, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

55/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Laura Goicoechea Gabirondo andrea, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeetako Informazio Sistemen Bulegoko burua.

85E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

21/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Clara Flamarique Goñi andrea, Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoko burua. Bulego hori Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

22/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Laura Irulegui Casi andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Liburutegiak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

23/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Clara Flamarique Goñi andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Liburutegietako Proiektuen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

59/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baita nor arituko den aholkulari gisa eta ebaluazio batzordeetako kide gisa Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean zehaztutako kualifikazioei lotuta dauden lanbide gaitasunak aitortu eta egiaztatzeko modu iraunkorrean zabaldutako prozeduran.

4091/2021 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Yolanda Adrián Ruiz andrea Zentroetako Langileen Kudeaketarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

792E/2021 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, María Obanos Blanco andrea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua.

1145/2021 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Aránzazu del Rey Martínez andrea eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1137/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “SMART ZEO”.

1138/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa prozesurako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “0011-1411-2020-000079-EMOTIONAL FILMS”.

1212/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko maiatzaren 19an emandako 1025/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2438E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikatuak dituzten hamasei urtetik beherako pertsonei 2020ko urritik 2021eko irailera bitarte, bi hilabete horiek barne, Petö metodoaren bidez ematen zaien tratamendua ordaintzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 566862.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Udaltzainaren izendapena

Deialdia, eskolazain lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Izendapen proposamena

BERRIOZAR

Epatzea, gora jotzeko 21-00449 errekurtsoan, langileen deialdiei buruzkoan

Epatzea, kontu-hartzaile lanean aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeari buruzko gora jotzeko 21-00369 errekurtsoan

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapen proposamena

UHARTE

Udaltzainaren izendapena

IRUÑA

Udaltzainen izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Erratzuko 49. poligonoko 75. lurzatian.
Behin betiko onespena

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

CORTES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

IRAÑETA

Udal Planean lurzoru urbanizaezinari buruzko VII. tituluaren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa, Herri-lurren udal-ordenantzan. Behin betiko onespena

NAGORE

Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu
egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.
Behin betiko onespena

IRUÑA

Plan berezia, irisgarritasuna hobetzeko Marcelo Celayeta etorbideko 144. zenbakiaren atzealdean (Errotazar kalea). Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Lezkairuko Plan Partzialeko
L-6 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Ordenantza, Natura Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako erabileren araudiaren aplikazioa arautzen duena.
Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

MENDAVIA

Notificación de resolución de expediente de orden
de ejecución calle Adobería, 16-Lechuga, 29-31

Notificación de resolución de expediente
de orden de ejecución calle Adobería, 18

Notificación de resolución de expediente
de orden de ejecución calle Lechuga, 35