148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko ekainaren 9an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat berritzen duena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, lege testu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2021eko ekainaren 2an, Hezkuntzako kontseilariak proposatu du Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleen ordezkari bat izendatzea, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4. artikuluko d) letran xedatutakoarekin bat.

Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak ordezkatuz, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izateko proposatu den pertsona hau da:

–Javier Azanza Fuentes jauna, “SADAR: Asociación Juvenil de Navarra” elkartea ordezkatuz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ondoren adierazten den pertsona Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, adierazten den erakundearen ordezkari gisa:

Kontseilukidea:

Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetako unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleen ordezkaria:

–Javier Azanza Fuentes jauna, “SADAR: Asociación Juvenil de Navarra” elkartea ordezkatuz.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2109466