148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1212/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko maiatzaren 19an emandako 1025/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 19ko 1025/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horren III. eranskinaren izenburuan akats bat atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko maiatzaren 19an emandako 1025/2021 Ebazpenaren III. eranskinaren izenburuan antzemandako akatsa:

Honela dioen tokian: “O.L. Teknikari izateko lanpostuak”.

Honela esan behar du: “Liburutegiko laguntzaile izateko lanpostuak”.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2109958