148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Epatzea, kontu-hartzaile lanean aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeari buruzko gora jotzeko 21-00369 errekurtsoan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 21-00449 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña) ondoko deialdi honen aurka: Berriozarko eta Antsoaingo Udaletako kontu-hartzaile lanpostua (A maila) aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko. Alkatetzaren 2020ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2109856