148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Epatzea, gora jotzeko 21-00449 errekurtsoan, langileen deialdiei buruzkoan

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, gora jotzeko 21-00449 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña) Udalen arteko hitzarmenaren kontra, langileen deialdiak kudeatzeko, Berriozarko osoko bilkurak 2020ko abenduaren 23an onetsita.

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Raul Maiza Gonzalez.

Iragarkiaren kodea: L2109665