148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Udal Planean lurzoru urbanizaezinari buruzko VII. tituluaren aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2021eko ekainaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, Igantziko Udal Planaren lurzoru urbanizaezinerako VII. tituluaren aldaketa egituratzaileari hasierako onespena eman zion, osoko bilkurako legezko kide kopuruaren gehiengo osoz.

Lurralde antolamenduari eta hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71. artikuluetan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrera jarriko da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Epe horretan, Udal Idazkaritzako bulegoan aztertu ahal izanen da espedientea, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin ahal izanen dira.

Igantzin, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2109868