148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

85E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera partez aldatzen duena.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea, ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak.

Batzordearen gaur egungo osaera Osasuneko kontseilariak urriaren 20an emandako 299E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri zen.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. IV. kapituluan jasotzen ditu errege dekretu horrek botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 15. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, botikekiko ikerketarako etika batzordeetako kideetako bat oinarrizko osasun laguntzako farmazialari bat izanen da.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak emandako txosten batean proposatzen da aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, Osasuneko kontseilariaren urriaren 20ko 299E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarria, batzordeko kideetako bat oinarrizko osasun laguntzako farmazialari bat izan dadin; horrekin batera, proposatzen da batzordeko kide izendatzea Amaya Echeverría Gorriti andrea eta Idoia Gaminde Inda andrea kargutik kentzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten duenez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Partez aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera, Osasuneko kontseilariaren urriaren 20ko 299E/2020 Foru Aginduaren bidez ezarritakoa, eta xedatzea, batetik, batzorde horretako kide den Idoia Gaminde Inda andrearen kargu-uztea, emandako zerbitzuengatik eskerrak emanez, eta, bestetik, Batzordeko kide izendatzea Amaya Echeverría Gorriti andrea.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordeak kide hauek ditu orain:

Batzordeko burua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Batzordeko buruordea: Raquel Astiz Lizarraga andrea.

Batzordeko kide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Batzordeko kideak: Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

M.ª Victoria González Toda andrea.

José Juan Rifón Roca jauna.

Isabel Gil Aldea andrea.

Marta Santisteban Eslava andrea.

Javier Sánchez Ruiz de Gordoa jauna.

Alicia Resano Gurpegui andrea.

Francisco Javier Basterra Gortari jauna.

José María Ayerra Lazcano jauna.

Virginia Arrazubi Arrula andrea.

Amaya Echeverría Gorriti andrea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 13an.–Osasuneko kontseilaria, María Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2109301