148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1145/2021 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Aránzazu del Rey Martínez andrea eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

Ikusirik Aránzazu del Rey Martínez andrearen eta Pedro Manuel Navarro Ruiz jaunaren aldeko izendapen-proposamena, 2021eko maiatzaren 26an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aránzazu del Rey Martínez andrea NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 578 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.

Bigarrena.–Pedro Manuel Navarro Ruiz jauna NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko teknikari izateko, eta hari 580 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketa Zerbitzuko Laguntzen eta Deialdien Atalari atxikia.

Hirugarrena.–Izendaturiko pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, interesdunei jakinaraz dakiela eta Ikerketako Errektoreordetzari helaraz dakiola agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2109497