148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

12/2021 FORU LEGEA, ekainaren 22koa, kreditu-gehigarria ematekoa, Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboari esleitutako REACT UE baliabideak eta 2021erako REACT funtsen aholkularitza teknikoa gauzatzeko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRIA EMATEKOA, NAFARROAKO 2014-2020 ALDIRAKO EGEF-FEDER PROGRAMA OPERATIBOARI ESLEITUTAKO REACT UE BALIABIDEAK ETA 2021ERAKO REACT FUNTSEN AHOLKULARITZA TEKNIKOA GAUZATZEKO.

HITZAURREA

Nafarroari esleitutako REACT UE funtsek berekin ekarri dute 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER eta EGFko programa operatiboak berriz programatzea.

2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboa berriz programatzeko erabakia aipatutako programaren jarraipen batzordeak hartu zuen maiatzaren 10ean.

Gainera, Nafarroako Gobernuko unitate batzuek adierazi dute baliabide batzuk handitu behar direla, hala langileenak nola gastu arruntekoa eta inbertsioetakoa, REACT UE funtsek berekin dakarten gastua zuzen gauzatu nahi bada.

Birprogramazio honek berekin dakartzan proiektuak eta aholkularitza teknikorako baliabide gehigarrien hornikuntza gauzatzen hasteko, komenigarria da 2021eko aurrekontuan kreditu-gehigarri bat onestea.

Jarduketa horiek gauzatzeko eskumena duten zuzendaritza nagusietan ez dago jarduketa horiek egiteko finantzaketarik.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren 1. puntuak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Artikulu horren 2. puntuak ezartzen du, halaber, kreditu-gehigarri hori finantzatuko dela diruzaintzan gastu orokorretarako dagoen gerakinaren kargura, hura positiboa denean.

REACT UE proiektuen jarduketak EGEF-FEDER eta EGF funtsek kofinantzatuko dituzte %100ean, kofinantzaketa hori gauzatuko da gastua egin eta ziurtatu ondoren.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

2.794.504 euroko kreditu-gehigarria ematen da, 2021eko ekitaldian Nafarroako 2014-2020 aldirako EGEF-FEDER programa operatiboari esleitutako REACT UE baliabideak eta 2021erako REACT funtsen aholkularitza teknikoa gauzatzeko.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da eta zenbateko hauek izanen ditu:

PARTIDAREN KODEAK

PARTIDAREN IZENA

ZENBATEKOA

810003 81430 2276 146105

REACT NAEX Digital. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

104.544,00

810007 81200 7400 458104

REACT. CEINi transferentzia. Lekarozko mintegia. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

100.000,00

810007 81200 6094 458104

REACT NASUVINSAri enkargua Indusland. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

100.000,00

810007 81200 2276 458102

REACT Azpiegitura industrialak planifikatzeko lanak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

450.000,00

330000 33100 6020 921100

(E) Artziko jauregiaren eta Nagoreko urtegiaren inguruak egokitzeko lanak berraktibatzeko plana

170.000,00

410001 41800 6020 325111

REACT Irisgarritasun proiektua zenbait ikastetxetan. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

50.000,00

410001 41800 6020 325110

REACT Aireztapen automatikorako proiektua 5 ikastetxetan. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

65.000,00

740001 74100 6092 452103

REACT Uholdeen aurkako defentsak Faltzesen. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

70.000,00

G20001 G2100 7819 467307

REACT. Automozioa eta mekatronika: NAVEAC Drive-LABerako inbertsioa. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

888.750,00

G20001 G2100 4819 467311

REACT Energia berriztagarriak: laborategia eta bioerregai aurreratuen garapena. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

165.000,00

G20001 G2100 7819 467306

REACT Energia berriztagarriak: laborategirako eta bioerregai aurreratuen garapenerako inbertsioa. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

505.000,00

810003 81410 2020 146100

REACT Bulegoen alokairua. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

5.000,00

810003 81410 2020 146102

REACT Bulegoen alokairua. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

2.500,00

810003 81410 6060 145100

REACT Ekipo informatikoak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

8.666,67

810003 81410 6060 145102

REACT Ekipo informatikoak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

4.333,33

810003 81410 6050 145100

REACT Eraikinetarako altzariak eta ekipamendua, eta obrak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

20.000,00

810003 81410 6050 145102

REACT Eraikinetarako altzariak eta ekipamendua, eta obrak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20

10.000,00

810003 81410 1220 146100

REACT Tarteko erakunderako aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak. EGEF-FEDER programa operatiboa 14-20 EGF programa operatiboa 14-20

37.190,00

110001 11400 1220 931200

REACT Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak

16.370,00

113001 12200 1220 931400

REACT Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak

22.150,00

GUZTIRA

2.794.504,00

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

2.794.504 euroko kreditu-gehigarri hau finantzatuko da 2021eko diru-sarreren aurrekontuko “Gastu orokorretako diruzaintza-gerakina” izeneko 113002 12100 8700 000002 partidaren kargura.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2021eko ekainaren 22an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2109998