148. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean jardun dezan Cortesko Udalaren zerbitzura. Izendapen proposamena

Cortesko Udaleko zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat betetzeko deialdian (oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidean jardun dezan), epaimahaiak proposamena egin du Félix Alduán Rincón izendatzeko, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2020ko 286. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2109508