127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

168/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, amaiera ematen diena Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte Zahar Etxearen eta ASPACEren Elkarrekiko Harremanetarako Zentroaren antolaketaren aldaketei, eta Javier Zugasti Morionesen eginkizun-esleipenari behin-behineko zentroko zuzendari izateko. Esleipen hori hainbat zentro soziosanitarioren zuzendaritzan eta koordinazioan laguntzeko zen.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, María Teresa Muguerza Mas andrea bitarte baterako izendatzen duena Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzari atxikita dagoen Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko buru.

66/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Esther Areta López andrea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetzako Programen Ataleko burua, berak eskatu baitu.

21/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Martín Jesús Saragueta González jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Zerbitzu Digitalen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

68/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

453E/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana Isabel Caparroso Aranda andrea Tuterako Osasun Barrutiko Tutera mendebaldeko OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

455E/2020 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Sonia Pórtoles Chueca andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Tutera mendebaldeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

716/2020 EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “RETSASO (EFA 048/15): Red Transfronteriza Sanitaria y Social”.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 21ean emandako 2995/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, aldatzen duena Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 19ko 36E/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako kirol federazioei 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31 bitarteko aldirako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak.

19E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, aldatzen duena Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 10eko 35E/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitziren Nafarroako kirol federazioei dirulaguntza batzuk emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, haien bidez 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31 bitarte kirol errendimenduko programak gara ditzaten.

23E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena “Enpresa eta profesionalentzako laguntzen deialdia zinematografia eta ikus-entzunezkoen arloko jaialdi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko. Generazinema Exporta 2020”. DDBN identifikazioa: 508776.

24E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi hau: “Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat, 2020”. DDBN identifikazioa: 499916.

31E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, ikus-entzunezko eta zinemagintzako proiektuak produzitzeko “Generazinema Produkzioa 2020” dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 509156.

76E/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, zentro teknologikoei eta ikerkuntza erakundeei elkarlaneko I+G proiektuak egiteko laguntzak emateko 2020ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 488036.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko maiatzaren 27an hartua, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen dituena 2020. urterako.

149/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Proeducar-Hezigarri programaren deialdia arautzen duena. Programa horren xedea da hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, 2020-2021 ikasturtean, Europako Gizarte Funtsaren Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programaren esparruan.

151/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2020-2021 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola-egutegia prestatzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 19. lurzatian. Behin betiko onespena

AURITZ

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, 21. poligonoko 298. lurzatian. Behin betiko onespena

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

GOIZUETA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 147. lurzatian “Domingoenea Txiki”. Hasierako onespena

LEITZA

Udal Planeko hirigintza araudiko 38. artikulua aldatzeko plan berezia. Behin betiko onespena

ORBARA

Lehiaketa, Udalaren taberna-jatetxearen instalazioak errentamenduaren bidez kudeatzeko

ALESBES

Laburpena, denda, autonomo, ostalaritza eta enpresa txikientzako laguntzak emateko deialdiarena, udalerrian jarduera ekonomikoari eusteko, COVID-19 osasun krisiak eta alarma-egoera deklaratzeak eragindako gizarte- eta ekonomia-larrialdiaren testuinguruan

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

MURUZÁBAL

Período de pago voluntario de la Contribución Territorial 2020