127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, María Teresa Muguerza Mas andrea bitarte baterako izendatzen duena Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzari atxikita dagoen Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 12. artikuluak ezartzen du Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzari dagokiola Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari proposatzea atalburuak bitarte baterako izendatzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean jasotzen dira Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren adostasuna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Teresa Muguerza Mas andrea bitarte baterako izendatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzari atxikita dagoen Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko buru. Izendapenak 2020ko ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Berdintasunerako Gobernantzaren Zuzendariordetzara, Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 29an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005331