127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 19. lurzatian. Behin betiko onespena

Aribeko Udalak, 2020ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Aribeko 1. poligonoko 19. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak sozietateak sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, eta ez da jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluekin.

Ariben, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005627