127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bitartez jakinarazten da Fernando María Ruiz Fernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 8/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretan (Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak, gaztelaniaz) interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2005582