127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 21ean emandako 2995/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Soterraña Ayerra Larrayoz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 2995/2019 Ebazpenaren kontra. Horren bidez onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren kidegoko oposizioan sartutako espezialitateetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2019-2020 ikasturtean indarrean daudenak, zehazki, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateari dagozkionak.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2005583