127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Espedientea izapidetzen ari da hiri-jarduketarako plan berezi bat onesteko, Hermanos Ucar SLk sustatua, testu berria emateko helburuz Hirigintzako Araudi Orokorreko “II. gradua. Egitura-babesa” 99. artikuluaren 2. eta 4. puntuei (arkitektura-ondarearen inguruko artikulua); horrela, ahalbidetuko da birgaitze integrala egitea Ximénez kaleko 16an dagoen eraikinean, Cascanteko 2. poligonoko 27. lurzatian, hain zuzen.

Ikusirik, 2019ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hura hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zela hilabetez, iragarkia 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, argitaratu eta biharamunetik aurrera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratzeaz gain, 2019ko abenduaren 11n, eta ez dela haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, espedientea osatzen duten agiriak ikusirik, Udalbatzaren Osoko Bilkurak ondokoa erabaki du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz eta gaia eztabaidatu ondotik:

ERABAKIA:

Lehena.–Behin betiko onestea Hermanos Ucar SLk sustaturiko hiri-jarduketarako plan berezia, zeinak helburutzat baitu testu berria ematea Hirigintzako Araudi Orokorreko “II. gradua. Egitura-babesa” 99. artikuluaren 2. eta 4. puntuei (arkitektura-ondarearen inguruko artikulua) eta birgaitze integrala ahalbidetzea Ximénez kaleko 16an dagoen eraikinean, Cascanteko 2. poligonoko 27. lurzatian.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera.

Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Cascanten, 2020ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2005433