127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Martín Jesús Saragueta González jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Zerbitzu Digitalen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren nahitaezko txostena (aldekoa) dago espedientean.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Martín Jesús Saragueta González jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegien Zerbitzuari atxikitako Zerbitzu Digitalen Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 29an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2005373