127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko ekainaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberako Mankomunitatearen administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatua), onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2020ko ekainaren 3an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2005595