126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1385/2018 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, industria ingeniarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiak onesten dituena; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietako onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenden aurkakoa. Zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretarako lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere egin zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 3671/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

356E/2018 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2018an bidaiariak hartzeko eta produktu turistikoak sortzeko jarduketetarako diru-laguntzen deialdia.

399/2018 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita diru-laguntzen deialdi bat funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan egiten diren ikerketa proiektuetarako.

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak ekainaren 14an emandako 356E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da 2018an bidaiariak hartzeko eta produktu turistikoak sortzeko jarduketetarako diru-laguntzen deialdia.

Laburpena, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 399/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da diru-laguntzen deialdi bat funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan egiten diren ikerketa proiektuetarako.

1.7. BESTELAKOAK

1163/2018 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuak hornitzeko Arautegia onesten duena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Bide, ubide eta portuetako ingeniari lanpostuan edo baliokidean (A maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata formakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gipuzkoa etorbideko 50. zenbakian. Hasierako onespena

ERITZEBEITI

Herri-lurra desafektatzea 13. poligonoko 906. lurzatian.
Hasierako onespena

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena (2018/219 Ebazpena)

IRUÑA

Deialdiaren laburpena, autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen banakako ebaluazioko 2018ko diru-laguntzena

ZANGOZA

Aldaketa, 2018ko ordenantza, tasa eta prezio publikoetan.
Behin betiko onespena

VILLATUERTA

Aldaketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialean

ZUÑIGA

1/2018 aurrekontu-aldaketa, kreditu berezia.
Hasierako onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

2018ko sanferminetan lehergailuen garraioa eta kontsumoa murriztea

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ESTERIBAR

Notificación de resolución

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Reclamación de cantidad 145/2018

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO TRES DE PAMPLONA

Procedimiento ordinario 260/2018. Citación

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO CUATRO DE PAMPLONA

Procedimiento ordinario 909/2017