126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietako onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenden aurkakoa. Zerrenda bat, aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretarako lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere egin zen.

Administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko prozedura bat abiatu zen, bata aldi baterako kontratazioetarako, eta, bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, prozeduran lanpostu horretarako lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere egin zen (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 2641/2017 Ebazpenaren bidez onetsia). Prozedura horretan gora jotzeko errekurtsoa jarri du Sara Corroza Senosiáin andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 439/2018 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko ekainaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1808199