126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 399/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da diru-laguntzen deialdi bat funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan egiten diren ikerketa proiektuetarako.

Oharra: testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 403419.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroan egoitza duten unibertsitate zentroei atxikitako ikertzaileak edo beste unibertsitate batzuetako ikertzaileak baldin beren ikerketa lana egiten badute Nafarroan funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan eginen diren ikerketa proiektuak finantzatzea, hain zuzen ere parte hartzen duten ikastetxeei zientzia-ikerketa arloko ezagutza transmititzea bultzatzeko proiektuak finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskuratu daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7112/Ayudas-centros-2018

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Proiektu bakoitzerako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izanen da.

Iruñean, 2018ko ekainaren 11.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1807993