126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialean

Villatuertako Udalak, 1999ko abuztuaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen San Miguel industrialdeko Plan Partzialaren aldaketa, eraikinetako altuerari buruzkoa. Hona hemen aldatu ziren hirigintzako arauak:

Estalkiaren egitura hasten den tokirainoko nahitaezko altuera 6,50 m izanen da, poligono osoan, hauetan salbu: C7 lurzatia (C sektorea) eta D10 lurzatia (D sektorea). Horietan, estalkiaren egitura hasten den tokirainoko gutxieneko altuera 6,50 da, eta gehienekoa, berriz, 8 m.

Enpresak nahitaezko altuera horretatik salbuetsirik egonen dira baldin eta arrazoitzen badute arau honetakoa baino altuera handiagoa behar dutela, ekoizpen prozesuaren eskakizunetan oinarrituta. Lurzati honetarako indarrean dauden gainerako baldintzak ez dira aldatzen.

Ohartarazten da hirigintzako tresna batzuk onetsi direla hori egin ondoren. Aipatu tresnek lurzatien altueraren baldintzak ukitzen dituzte, honako hauek zehazki:

B11 lurzatia eta katastroko 942. Horietan, eraikin berrien gehieneko altuera 8 m da (2002ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa).

Katastroko 1835-1 lurzatia. Bertan, teilatu-hegalerainoko gehieneko altuera 8 m izanen da (2012ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).

Katastroko 1454-1 lurzatia. Bertan, honako hauek izanen dira teilatu-hegalerainoko gehieneko altuerak: BS+1 egiazki eraikitzen diren eraikuntza gorputzetan, teilatu-hegalerainoko edo estalkiaren egitura hasten den tokirainoko gehieneko altuera 8 m izanen da. BS baizik eraikitzen ez den eraikuntza gorputzetan, elementu horietarainoko gehieneko altuera 8 m izanen da (2013ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa).

San Miguel industrialdeko C7 lurzatia (1. poligonoko 1826. lurzatia). Bertan, estalkiaren egitura hasten den tokirainoko gehieneko altuera 8 m izanen da. Jarduerak nahitaezko altuera horretatik salbuetsirik egonen dira baldin eta arrazoitzen badute arau hauetan ezarritakoa baino altuera handiagoa behar dutela, eraikuntza prozesuaren eskakizunetan oinarrituta. Lurzati honetako gainerako baldintzak ez dira aldatzen (2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Nagusian argitaratzen da.

Villatuertan, 2018ko ekainaren 14an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1807914