126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERITZEBEITI

Herri-lurra desafektatzea 13. poligonoko 906. lurzatian.
Hasierako onespena

Eritzebeitiko Kontzejuak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkuran, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea 650 m²-ko herri-lurrak desafektatzea, 13. poligonoko 906. lurzatian, ondotik haien erabilera lagatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAri, ur-hornidurarako biltegia eraikitzeko.

2. Onestea desafektatzeko diren lurrak erabiltzeko lagapena arautuko duen baldintza-agiria, espedientean agertzen den instalazioa gauzatzeko.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

4. Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Eritzebeitin, 2018ko ekainaren 15ean.–Kontzejuko burua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1807932