126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, 2018ko ordenantza, tasa eta prezio publikoetan.
Behin betiko onespena

2018ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten Udalaren ordenantza fiskal eta arauetan 2018rako egin aldaketaren hasiera bateko onespenari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea bukatu da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da.

Aldaketa uraren tasetan. Erabaki-proposamena.

Ur horniduraren zerbitzuko 2018rako tarifak aldatzea proposatzen da, jarraian ematen den bezala izateko, azaltzen diren 5 kontzeptuetarako.

–Zerbitzua erabilgarri edukitzea eta horren mantentze-lanak: 9,50 euro.

–Etxeko erabilerarako hornidura/m³: 0,74 euro.

–Industriako erabilerarako hornidura/m³: 0,89 euro.

–Igerilekurako edo ureztapenerako hornidura/m³: 1,21 euro.

–Horniduraren hargunea paratzea:

  • Etxebizitzak: 25,00 euro.
  • Industriak:
  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 189,17 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 246,03 euro.
  • Gainerakoa: 301,74 euro.

–Suteetarako ahoa paratzea:

  • Hazbete bateraino, hura ere barne: 184,00 euro.
  • 2,5 hazbeteraino, hura ere barne: 239,00 euro.
  • Gainerakoa: 293,00 euro.

Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxea erakunde autonomoa.

1.–Egoiliarren 2018rako tarifak onestea, ondoren azaltzen diren zenbatekoen arabera.

2.–Garraiorako eta eguneko zentroaren zerbitzuetarako (jantokia) honako tarifa hauek ezartzea:

ZAHAR ETXEA

2018. URTEA
euro/hilabetea

ZAHAR ETXEKO KUOTAK

Bere kabuz baliatzen diren egoiliarrak (1)

918,99

Bere kabuz baliatzen diren egoiliarrak (2)

971,17

Bere kabuz erdizka baliatzen diren egoiliarrak

1.262,96

Laguntza behar duten egoiliarrak

1.811,85

ZAHAR ETXEKO BESTE ZERBITZU BATZUK

GARRAIOA 2018 euro

Ospitalera/medikuarengana eramatea

31,78

JANTOKIKO TARIFAK

2018. URTEA
euro/eguna

Bazkari/afari zerbitzua

7,18

Gosari zerbitzua

1,54

Ikuztegi zerbitzua

7,69

(1) Bere kabuz baliatzen direnen plazaren prezioa, gela bikoitzean (partekatua).

(2) Bere kabuz baliatzen direnen tarifa, banako gelan.

Udalaren Kirol Patronatua.

1.–Instalazioetan sartzeko 2018rako tarifen aldaketa onestea. Honaxe:

–Udako instalazioetan sartzeko 5 eta 10 eguneko bonoak sortzea, tarifa hauekin:

UDAKO BONUAK

5 EGUNEAN SARTZEKO

10 EGUNEAN SARTZEKO

HELDUAK

25

50

HAURRAK

10

20

GAZTEAK

15

30

65 URTETIK GORAKOAK

15

30

DESGAITASUNA DUTENAK

10

20

Erretirodunentzako kuota: 28 euroko matrikula eta 14,80 euroko hiruhileko kuota aplikatzea.

Juan Francés Iribarren Musika Eskolako Patronatua.

Egungo tarifak %1,5 igotzea 2018/2019ko ikasturterako, “Musika eta mugimendua” jarduera ezik, hura igoko baita 2 euro/hilabetea.

Zangozan, 2018ko ekainaren 8an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1807906