126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 3671/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Jon Atxega Lopetegi jaunak eta Itsaso Bidegain Garbala, Eva María García Cabañas eta Miriam Alonso Martín andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela, zenbait modalitatetan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 3671/2017 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi baitziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatu egiten dira:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Filosofia/Euskara.
  • Biologia-Geologia/Euskara.
  • Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa)/Euskara.

–Maisu-maistrak:

  • Lehen Hezkuntza/Gaztelania (FIP).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

  • Merkataritzako Prozesuak/Gaztelania

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2018ko ekainaren 18an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1808131