126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

2018ko sanferminetan lehergailuen garraioa eta kontsumoa murriztea

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 73.3 artikuluak emandako eskumenak baliatu ditut, eta ondokoetan xedatutakoa aplikatu dut: Herritarren Segurtasunari buruzko 4/2015 Lege Organikoaren 1. eta 14. artikulua, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren 39. artikulua, eta Lehergailuen Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 16ko 130/2017 Errege Dekretuaren 2.2.b) artikulua.

Erabakia, sanferminetako ospakizunak eta segurtasun-arrazoiak direla medio, 2018ko uztailaren 6tik 14ra bitarte murriztekoa lehergailuen garraioa eta kontsumoa Sakanan eta Iruñerrian.

Salbuespenez, alde horietan egon litekeen obra garrantzitsuren batean nahitaezkoa izanez gero lehergailuen kontsumoa eta garraioa, horretarako baimena emanen da, eskaera egin ondoren. Lan horiek, dena dela, eguneko lehen orduetan egin behar dira.

Erabaki honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, hilabeteko epean Barneko ministroari zuzendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2018ko ekainaren 13an.–Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Carmen Alba Orduna.

Iragarkiaren kodea: E1808027