126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena (2018/219 Ebazpena)

Toki entitateen Antolakuntza, Jarduera eta Araubide Juridikoari buruzko araudiko 47. artikuluak xedatzen du alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2018ko uztailaren 16tik abuztuaren 3a arte arte, eta abuztuaren 10etik 31 arte oporretan egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2018ko uztailaren 16tik uztailaren 31 arte, Silvia Marañón Chasco zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak. Silvia Marañón Chasco zinegotziak honako karguak ditu Udalean: bigarren alkateordea, Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Kontu Berezien Batzordeko kidea, Oinarriko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko ordezkaria eta aukera berdintasun arloko zinegotzia.

2. 2018ko abuztuaren 1etik 3a arte, eta 10etik 31 arte, Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak. Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziak honako karguak ditu Udalean: hirugarren alkateordea, Tokiko Gobernu Batzordeko kidea, Kontu Berezien Batzordeko kidea, Musika Eskolako Batzar Pedagogikoko kidea, Nafarroako Antzoki Sareko ordezkaria eta kultura eta gazteria arloko zinegotzia.

3. Honen berri ematea Silvia Marañón Chasco eta Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

4. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1808240