126. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Gipuzkoa etorbideko 50. zenbakian. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Gipuzkoa etorbideko 50eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Berriozarren, 2018ko ekainaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1807925