128. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

9/2016 FORU LEGEA, ekainaren 21ekoa, Lehiakortasunari laguntzeko neurri berrietarako kreditu berezia emateari buruzkoa.

1.1.3. Foru Aginduak

89/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

222/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteak prebenitzeko.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Gloria Vicenta Arancón Largo andrea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Idazkaritza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

555/2016 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

68E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Alesbesko Arau Subsidiarioak Alesbesko II. industria eremuan (Espeñuelas industrialdea) aldatzeko espedientea, Industrias Alimentarias de Navarra SAk sustaturik.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

334/2016 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, diru-laguntzetarako deialdia onesten duena suhiltzaile boluntarioen udal elkartea izan eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat.

Laburpena, Barneko zuzendari nagusiak ekainaren 17an eman 334/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen suhiltzaile boluntarioen udal elkartea izan eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartua, “Milagrosa” XIX. UIren ZN-10 ARZ-6 eremua urbanizatzeko proiektuaren exekuziorako behar diren ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko; sustatzailea Iruñeko Udala da.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartua, Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

4161E/2016 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zezen ikuskizunetan arituko diren albaitariak izendatzen dituena.

174/2016 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

187/2016 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko musikako lanbide ikasketek eta dantzako ikasketa ez-arautuek izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

429/2016 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez honako hauek onesten diren: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarren plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik 2017ko uztailaren 31ra arteko eperako, eta aipatu epean “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan dauden kirolarientzako barne funtzionamendurako erregelamendua.

149E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Noain-Elortzibarko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Productos OPPAC SA da.

151E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, erabakitzen duena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe ez jartzea paleten eta txatarraren biltegirako proiektua, Mutiloako industrialdeko L kaleko 1. nabean, 2. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea Isabel Perez Jimenez da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURIZBERRI

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

BAZTAN

Hasierako onespena. Giltxaurdi, SLU enpresa publikoaren Estatutuen aldaketa

Elizondoko 16. poligonoko 698. lurzatiaren xehetasun azterlana Hasierako onespena

Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean,
Elizondoko AR-6an. Behin betiko onespena

Planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena,
Miren Gurutze Udaeta Saharrearekin sinatu beharrekoa
Behin betiko onespena

UXUE

Karrikak zolatzeko kontribuzio bereziak

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 999/2015 prozedura

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 208/2016 prozedura arrunta

Jakinarazpen ediktua. 1112/2015 prozedura arrunta

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 5/2016 prozedura

Jakinarazpen ediktua
Diru kopuru bat erreklamatzearen gaineko 244/2016 prozedura

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua (atzera egitea)
519/2015 D atala prozedura arrunta

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARGUEDAS

Notificación de bajas en el Padrón Municipal de Habitantes

YESA

Notificación de expedientes de baja de oficio
en el Padrón Municipal de Habitantes

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES CON AGUAS RODADAS
DEL CANAL DE LODOSA DE RIBAFORADA

Convocatoria Asamblea General

SINDICATO DE RIEGOS DE FALCES

Junta General Ordinaria