2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean,
Elizondoko AR-6an. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 5. puntuan erabaki zuen behin betiko onestea Construcciones Erabeta SLk, Jose Echavek eta Ana M.ª Garrastazuk sustatutako espedientea, Elizondoko AR-6an Baztango Udal Planaren determinazio xehakatuak aldatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1608006