128. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

174/2016 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusirik Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren txostena, 2016-2017 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestearen aldekoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketek 2016-2017 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

ERANSKINA

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza ikasketek 2016-2017 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko jarraibideak

1.–Egutegia.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetako eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko eskola egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. 2016-2017 ikasturtea 2016ko irailaren 1ean hasiko da, eta ez da 2017ko ekainaren 30a baino lehen bukatuko.

2. a) Ez dira 2016ko irailaren 28a baino lehen hasiko ikastaro presentzialetako eta “That’s English” urrutiko ikastaroko eskolak, eta 2017ko maiatzaren 18an bukatuko dira.

b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

c) Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezko diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

3. a) Egutegiak bermatu beharko du ikastaro presentzialetako talde bakoitzak gutxieneko irakastorduak izanen dituela, ikasketa horien antolaketa ezartzen duten uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduetan azaltzen denarekin bat. Ikastaro hori 135 ordukoa izanen da, gutxienez ere, talde bakoitzeko.

2016-2017 ikasturteari dagozkion jarraibideetan ezarritakoarekin bat, eskolek erabakiko dute zenbat ostiraletan emanen den zuzeneko irakaskuntza, behar adina irakastordu izan ditzan ikastaro presentzialetako talde bakoitzak, eta egutegian adieraziko ditu. Zuzeneko irakaslanik gabeko gainerako eskola eguneko ostiralak, irakasleentzat nahitaezkoak, zeregin hauetarako erabiliko dira: koordinazio lanak, ziurtapen probak prestatzea, programazioak eta zehaztapenak berrikustea, prestakuntza eta kurtsoaren garapenarekin zerikusia duten gainerako jarduerak. Ebaluazio irizpideak eta mailak estandarizatzeko eta haietan trebatzeko, eskola egun ez diren ostiralak ezarriko dira hiru eskoletan, 4. klausularen arabera.

“That’s English” urrutiko ikastarorako asteko bilera bat bermatuko da talde bakoitzerako. Nolanahi ere, ikastaro horretarako eskolaldiak 60 minutukoak izanen dira.

b) Ezinezkoa izanen da eskolaldia etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta ebaluazio bilerak edo klaustroak egiteko ere.

c) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.

4. a) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, 6a eta 8a, maiatzaren 1a, eta herriko zaindariaren jaieguna. Herriko zaindariaren jaieguna eskola eguna ez den batean izaten denean, horren ordezko egun bat jarriko da.

b) Eskola gabeko laneguntzat joko dira ikastetxeak bere egutegian markatuko dituen hiru egun.

c) Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 8an bukatuko dira, biak barne.

d) Aste Santuko oporrak apirilaren 13tik apirilaren 23ra arte izanen dira, biak barne.

e) Otsailaren 24a, martxoaren 31 eta apirilaren 28a trebatzeko eta estandarizatzeko izanen dira.

5. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

2.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2016ko ekainaren 5era arte.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak onetsiko ditu, aztertu ondoren. 2016ko ekainaren 20a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

4. Egutegiak, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

5. Ikastetxe bakoitzaren egutegia ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.

3.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.

Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1606395