128. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURIZBERRI

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aurizberriko Kontzejuak, 2016ko ekainaren 23ko osoko bilkuran, 2016. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aurizberrin, 2016ko ekainaren 29an.–Kontzejuburua, Mikel Joseba Landabere Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1608099