1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
555/2016 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak, 16. artikulutik 21.era bitartekoetan, arlo horretako Batzorde Tekniko-Asistentzialaren osaera eta eginkizunak arautu zituen. Lege horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen.
Bestalde, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta inguruko organoetako batzorde tekniko-asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia erregulatzen du. Foru agindu hori hein batean aldatu zuten Osasuneko kontseilariaren azaroaren 28ko 154/1997 eta azaroaren 7ko 125/2011 foru aginduek.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 22ko 320/2016 Ebazpenaren bidez, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egin zen.
Hauteskunde prozesua amaituta, hauteskunde batzordeak, 2016ko ekainaren 17an sinatutako aktan, hautetsien aldarrikapena egin zuen.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kide izendatzea zentroko lankideek hautatutako ordezkari hauek:
Lantaldeetako eta Programetako zuzendariak ordezkatzeko:
–Adriana Goñi Sarriés.
–Clara Madoz Gúrpide.
Psikiatrak ordezkatzeko:
–Elena García de Jalón Aramayo.
–Matilde Martínez Moneo.
Psikologo klinikoak ordezkatzeko:
–Margarita Zabala Baquedano.
–Iñaki Etxagüe Alcalde.
Erizainak ordezkatzeko:
–Javier Emmanuel Litro.
–Leonor Navío Corbacho.
Gizarte laguntzaileak eta gizarte langileak ordezkatzeko:
–Ainhoa Aroz Itúrbide.
Terapeuta okupazionalak ordezkatzeko:
–Susana Martínez Pueyo.
Osasun arloko langile titulugabeak ordezkatzeko:
–Gurutze Oloriz Urriza.
–Francisco Manuel Miranda Morentin.
Gainerako langileak ordezkatzeko:
–Itzal Puchol Martínez.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari eta Kudeaketaren eta Profesionalen Zerbitzuari eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1607720