128. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartua, Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez Gabarderalgo Kontzejuko Batzordea eratzeko dei egindako Kontzejuetako hauteskundeetan honako hauek hautatu ziren: María Concepción Leoz Suescun andrea, 54 botorekin, Narciso Lacasta Sánchez jauna, 50 botorekin, Laura Merino Sola andrea, 48 botorekin, Alberto Martínez Trueba jauna, 34 botorekin, eta Igor Rodríguez Sánchez jauna, 26 botorekin.

Geroago, María Concepción Leoz Suescun, Narciso Lacasta Sánchez eta Laura Merino Sola batzordekideek uko egin diote karguari. Hortaz, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 15.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, hautagai gehiagorik ez zegoenez eta toki entitate horretako Batzordeko kideak hiru baino gutxiago direnez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea eratuko duten pertsonak izendatzea.

Gabarderalgo hiru herritarrek, hots, Francisco Javier Gar Hermoso de Mendoza, Ángel María Amatriain Casanova eta Javier Alamán Arana jaunek adierazi dute Gabarderalgo Kudeaketa Batzordean parte hartu nahi dutela.

Nafarroako Gobernuaren 2016ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez, Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatu zen. Kontzejuak bidalitako informazioaren arabera, hiru kidek osatzen dute batzorde hori.

Nolanahi ere, ondoren, Kontzejuak aditzera eman du akatsa dagoela erabaki horretan, Batzordeko bi hautetsi beren karguetan ari zirelako. Beraz, bidezkoa da indarrik gabe uztea 2016ko maiatzaren 25eko erabaki hori eta Batzordeko burutza izendatzea, aipatu legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta antzeko kasuetan Hauteskunde-Batzorde Zentralak emandako doktrinari jarraikiz; burutza Alberto Martínez Trueba jaunari dagokio, bera baita boto gehien jaso dituen hautetsia.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Indarrik gabe uztea Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duen Nafarroako Gobernuaren 2016ko maiatzaren 25eko erabakia.

2. Gabarderalgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako kide hauek izanen dira: Igor Rodríguez Sánchez jauna, Francisco Javier Gar Hermoso de Mendoza jauna, Ángel María Amatriain Casanova jauna, Javier Alamán Arana jauna eta Alberto Martínez Trueba jauna. Azkeneko hori izanen da Kudeaketa Batzordeko burua.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Gabarderalgo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1607715