1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
151E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, erabakitzen duena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe ez jartzea paleten eta txatarraren biltegirako proiektua, Mutiloako industrialdeko L kaleko 1. nabean, 2. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea Isabel Perez Jimenez da.
2016ko apirilaren 22an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.
Proiektatutako jarduketan, hondakin inerteak bildu, hautatu eta garraiatzen dira Mutiloako industrialdeko nabe batera. Nabeak solairu bakarra du, 204,77 m² erabilgarri eta 232,00 m² eraikikoa. 6,10 m da garai. Estalkia bi isurkikoa eta xaflazkoa da, eta fatxadak 27,65 metro lineal ditu. Atzealdean eta bi alboetan beste nabe batzuk daude.
Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, haren kokapena industrialde batean eta izan dezakeen eragina, aipatutako foru dekretuaren 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago ingurumen inpaktu nabarmenik.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ez da Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozeduraren menpe jarri behar Mutiloako industrialdeko L kaleko 1. nabean, 2. poligonoko 333. lurzatian, paleten eta txatarraren biltegia egiteko proiektua, Isabel Pérez Jiménezek sustatua, 4A eranskinean jasotzen dena, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikatuta.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Arangurengo Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1606572