2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Elizondoko 16. poligonoko 698. lurzatiaren xehetasun azterlana Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, 4. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 698. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jon Iñaki Larregui Goñik eta Elixabete Lameirinhas Mutuberriak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.
Baztanen, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1608004