1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22an hartua, “Milagrosa” XIX. UIren ZN-10 ARZ-6 eremua urbanizatzeko proiektuaren exekuziorako behar diren ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko; sustatzailea Iruñeko Udala da.
Iruñeko Udalak eskatu du “Milagrosa” XIX. UIren ZN-10 ARZ-6 eremua urbanizatzeko proiektuaren exekuziorako behar diren ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea; eskabidea 2016ko martxoaren 9an sartu zen Nafarroako Gobernuaren Erregistroan.
Iruñeko Udalak 2016ko martxoaren 3an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen proiektua (2016ko martxoaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), eta jendaurrean jarri hamabost egunez, bai proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia ohartu zen, ordea, dokumentazioa falta zela, eta 2016ko martxoaren 31n eskatu zion Iruñeko Udalari aurkez zezan.
Jendaurreko epea iraganik, eta alegaziorik ez denez aurkeztu, Iruñeko Udalak 2016ko maiatzaren 5ean osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2016ko maiatzaren 19an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean) behin betiko onetsi zen desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, hain zuzen ere “Milagrosa” XIX. UIren ZN-10 ARZ-6 eremua urbanizatzeko proiektuan lurrei eusteko aurreikusitako ezpondak aldi baterako okupatzeko, nahitaez desjabetu beharrekoena.
2016ko ekainaren 6an, Iruñeko Udalak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen, eta justifikatu “urbanizazio lanetako zuzendaritza teknikoak otsailaren 17an emandako txostenarekin bat eta onetsitako urbanizazio proiektua garatzeko eta behin lanak hasita, beharrezkoa da lehenbailehen okupatzea aldi baterako zuzendaritzaren txostenak atxikita duen planoan neurtu eta grafiatu diren azalerak, ARZ6ren ZN-10 unitatetik kanpo daudenak”. Horrekin batera adierazten du onetsitako urbanizazio proiektuan ez zela aurreikusten aipatutako lurzoru horiek okupatzea. Lurzatietako hondeatze lanak behin hasi ondoren, eta proiektuan aurreikusitako esparruko mugara iritsita, agerian gelditu zen ezponda horrek ez zituela behar ziren segurtasun baldintzak betetzen bertatik materiala erortzea eragozteko, eta horrek arriskua zekarrela langileentzat eta erabiltzaileentzat. Horregatik aztertu zen ezponda egonkor bat egitea, baina horretarako beharrezkoa da lehenbailehen okupatzea urbanizazioaren esparruko azalera mugakideak, DTren txostenean grafiatuta daudenak”.
Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eman dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, dagokion txosten juridikoa ikusita, balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. “Milagrosa” XIX. UIren ZN-10 ARZ-6 eremua urbanizatzeko proiektuaren exekuziorako beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Proiektua Iruñeko Udalak sustatu du.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2016ko ekainaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1607714