128. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hasierako onespena. Giltxaurdi, SLU enpresa publikoaren Estatutuen aldaketa

Baztango Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onartzea Giltxaurdi SLU enpresa publikoaren estatutuen 3., 11. eta 27. artikuluen aldaketa.

Halaber erabaki zuen akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 30 egunetan jendaurrean egon dadin, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Baztanen, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1607886