1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
149E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Noain-Elortzibarko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Productos OPPAC SA da.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak otsailaren 11ko 352/2009 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 882/2012 Ebazpenaren bidez aldatua.
2016ko apirilaren 12an, titularrak Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du; zehazki, LER 170903* kodeko hondakin berri bat, zoladurak konpontzetik hareaz nahasita ateratzen diren erretxina hondarrei dagokiena, Ingurumen baimen integratuaren IV. eranskineko hondakin kudeatuen zerrendan sartzeko; orobat, 2016ko maiatzaren 10ean, LER 180101 kodeko hondakina, tresna puntazorrotz eta moztaileei dagokiena, Ingurumen baimen integratuaren IV. eranskineko hondakin kudeatuen zerrendan sartzeko, autoklabeko eragiketa egin gogo baitzaie, osasun arloko beste hondakin batzuekin egiten den moduan.
Aurkeztutako eskaera Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak aztertu duelarik, ondorioztatu du onargarria dela, izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta eskura dauden teknika onenak aplikatzeko irizpidearekin.
Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.
Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Eskatutako aldaketa onartzea Noain-Elortzibarko udal mugapean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Productos OPPAC SA da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak bete ezean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotzen diren ingurumen arloko diziplina-neurriak hartuko dira, deusetan galarazi gabe sektoreko legedian ezarritakoa, hori ere aplikatuko baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Productos OPPAC SAri eta Noain-Elortzibarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web gunean http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1606429