1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Barneko zuzendari nagusiak ekainaren 17an eman 334/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen suhiltzaile boluntarioen udal elkartea izan eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 310382.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Suhiltzaile boluntarioen udal elkartea izan eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalak.
Bigarrena.–Xedea:
Parkeen jarduerari diruz laguntzea haren funtzionamenduan laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Ebazpenaren eranskina.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
191.000,00 euro, honela banaturik: 119.000,00 euro, suhiltzaile boluntarioen parkeetako gastu orokorretarako; 72.000,00 euro, suhiltzaile boluntarioen parkeetako inbertsioen gastuetarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Laguntzen eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1608181