82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

Aurkibidea

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

149/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, giza kontsumorako hiltegietara eramatekoak diren behi, ardi eta ahuntzen osasun baimena ezartzetik sortutako kosturako dirulaguntza ezartzen duena.

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko ekainaren 4koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, uztailaren 20ko 256/1992, urriaren 1eko 302/1993 eta abenduaren 4ko 586/1995 Foru Dekretuak aplikatu eta garatzen dituena. Foru Dekretu horien bidez nagusiki nekazariak direnen pentsio planetarako laguntzak ezartzen dira.

Agintariak eta Langileak

246/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, apirilaren 17ko 149/2001 Foru Aginduaren bidez.

338/2001 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2001. urterako Unibertsitatearen lan eskaintza publikoa onesten duena.

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

213/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Mendabiako San Juan Bautista parrokiako erretaula nagusia zaindu eta berritzeko lanak kontratatzeko baimena ematen duena.

217/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Fiteroko Santa María la Real parrokiako bost kutxatila, pixide erromaniko esmaltedun bat, zilarrez eta maskorrez eginiko Errenazimentu garaiko nabeta bat eta zilarrezko filigranako kutxa barroko bat interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

493/2001 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "Martzillako udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 113/585 (NA-128 errepidea) eta 114/828 (Camino de la Serna) k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko oinarrizko proiektua teknikoki onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen da.

DEIALDIA, Ribaforada-Fustiñana-Cabanillas gas-hodiaren adarrerako proiektuak ukituriko zenbait finka okupatu aitzineko aktak egitekoa.

Beste Xedapenak

659/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Artaxoako Udal Plana lurzoru urbanizaezinari buruzko hirigintza arauetako IV. kapituluko 4. artikuluko 3. idatz-zatian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

660/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eloko Arau Subsidiarioak Las Eras alderdian aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

661/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ezkabarteko Arau Subsidiarioak Arreko 1. industri unitatean aldatzeko espedientea, Inversiones Yunque S.A.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

665/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Garesko Udal Plana 2. poligonoko 494. lurzatian, Zabaltzagain parajean, aldatzeko espedientea, Ignacio Azcona Olangua jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

666/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Arau Subsidiarioak 6. poligonoko 44, 47 eta 48. lurzatietan aldatzeko espedientea, Construcciones Lechado Hermanos enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

354/2001 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 424/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea agintzen duena. Aipatu errekurtsoa Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 19an hartutako Erabakiaren aurka; aipatu erabaki horren bitartez, hein batean onetsi zen Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 898/2000 Ebazpenaren aurka Federazio horrek jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan deialdia egin zen, 2001eko ekitaldian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen aurrekontuen eta kontularitzaren garapenaren gaineko araudia ezarri ez duten kontzejuei dirulaguntzak emateko, araudi hori ezar dezaten.

127/2001 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi diren eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2002-2003 ikasturteari dagokiona, onesten duena.

446/2001 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Noaingo "Albernia-Centro Especial de Empleo" enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (51/2001 espediente zenbakia) erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpena.

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Finka baten mugapena

B E R R I O Z A R

Zehapenen jakinarazpena

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

G A L A R

Plan partziala eta hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsirik

Udal planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Plan partziala hasiera batez onetsirik

L A R R A G A

Herrilur baten hasierako desafektazioa

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zehapenen jakinarazpena

IZARBEIBARKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2001eko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

2001. urteko plantilla organikoa

A D I O S

Obren kontratua

Z U Ñ I G A

Lehiaketa, josteta eremuko hornidura, saneamendu eta zoladura lanak adjudikatzeko (1 eta 2. fasea)

Lehiaketa, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategirako bideko obrak adjudikatzeko

G E N E V I L L A

Lehiaketa, proiektua prestatzea eta zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko

Lehiaketa, proiektua prestatzea eta zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko

M A R A Ñ O N

Lehiaketa, Marañonen Ega ibaia bideratzeko obrak egitea kontratatzeko

B A R A Ñ A I N

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko deialdian

NOAIN (ELORTZIBAR)

Arau-hausteen jakinarazpena

O B A N O S

Obanosko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia

I R U Ñ A

Zehapen espedienteak abiarazi direla jakinaraztea

Herriko Etxeko estalkia berritzeko lanen lehiaketa publikorako deialdia

San Juan de la Cadena ikastetxeko patioko pistako eta estalkiko lanen lehiaketa publikorako deialdia