82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Herrilur baten hasierako desafektazioa

Larragako Udalak, 2000ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa ados jarrita, katastroko 1. poligonoko 630. landalurra hasiera batez desafektatzea erabaki zuen. Helburua da haren erabilera lagatzea ondorengo telefoniako enpresa hauei, bakoitzak bere telefonia automatikoko estazio basea ezar dezan: Telefónica Móviles, S.A., (Movistar), Amena Retevisión Móvil, S.A. eta Airtel Móvil, S.A.

Erabaki hori, bere espedienteekin eta baldintza pleguekin batera, hilabetez jendaurrean egonen da Udalaren iragarki oholean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan, alegazioak edo erreklamazioak egin daitezen. Ohartarazten da horrelakorik egiten ez bada, hasierako erabaki hori behin betikoa izanen dela.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143.b artikuluan ezarritakoari jarraituz, azken hori urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

Larragan, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0106357