82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

127/2001 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi diren eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2002-2003 ikasturteari dagokiona, onesten duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdiari buruz. Nafarroako Gobernuak sustatzen eta finantzatzen ditu laguntza horiek unibertsitate-hedapeneko programen barruan, goi mailako ikasketak egiteko, Nafarroako unibertsitateetan edo atzerrian dauden Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartuetan, 2002-2003 ikasturtean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduak ematen dizkidan ahalmenen arabera eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia, 2002-2003 ikasturteari dagokiona, onestea. Foru Agindu honen eranskinean ageri da.

2. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren esku uztea deialdi hau argitaratu, zabaldu eta betearaztea.

3. Laguntza horiek "Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako bekak" izeneko aurrekontu- kontusailaren kargura finantzatuko dira. Nafarroako Gobernuak horretarakoxe onetsiko du Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren gastuen aurrekontuan, 2002ko ekitaldian.

4. Laguntza hauek 2002ko ekitaldian krediturik baldin badago emanen dira, 8/1997 Foru Legeko 6.2 artikuluan xedatu bezala.

5. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eskatzea deialdiaren behin betiko ebazpenean xedatzen diren laguntzak ordain ditzala, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman eta gero.

6. Agintzea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila eta haren oinarriak bidezko diren nazioko eta nazioarteko erakunde, entitate eta instituzioen bidez zabal daitezela.

7. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zortzian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

ERANSKINA

Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzetarako deialdia 2002-2003 ikasturtea

Laguntza hauen xedea da atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleen unibertsitate ikasketak finantzatzen laguntzea, Nafarroako Foru Komunitateko edozein unibertsitatetan edo Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen ikastetxe elkartuetan lizentziatura, diplomatura eta arkitektura edo ingeniaritza ikasketa ofizialak egiten badituzte.

Aurkezteko epea:

Aurkezteko epea 2002ko urtarrilaren 31n bukatuko da, 14:30ean.

Argibideak:

Laguntza hauei buruzko edozein argibidetarako, jo bedi Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide Bulegora, 31001 Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g. Telefonoa: (948) 426516 edo 426616, edo Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegora, 31001 Iruñeko Navarreria kalea, 39, 2. solairua. Telefonoa: (948) 421952. E-mail: mazconas@cfnavarra.es. Faxa: (948)423315.

ANTOLAKETAKO ARAUAK

Atzerrian bizi eta nafarren ondorengoak diren ikasleendako laguntzen deialdiak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duenak, arau hauek izanen ditu 2002-2003 ikasturtean:

1.-Xedea.

Deialdi honen xedea atzerrian bizi diren nafar emigratzaileen ondorengoei laguntzea da, Nafarroako unibertsitate batean edo atzerrian, beren herrian edo etxetik gertueneko herrian dagoen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartu batean, goi mailako ikasketarik egin nahi eta behar adina baliabide ekonomiko ez badute.

2.-Izaera.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdi honen babesean ematen dituen laguntzak Espainiako edo atzerriko fondo publikoekin edo pribatuekin finantzaturiko izaera bereko bestelako beka edo laguntzekin bateraezinak dira.

3.-Sartzen diren ikasketak eta ikastetxeak.

Diplomatu, ingeniari, arkitekto, lizentziatu, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua eskuratzeko asmoa duten ikasleek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek. Ikasketak egiteko unibertsitate ikastetxeak ondoko fakultate, goi mailako eskola tekniko, unibertsitate eskola eta ikastetxe elkartu hauek izanen dira:

-Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

-Nafarroako Unibertsitatea.

-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) Nafarroan dituen ikastetxeak.

-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen ikastetxe elkartuak.

-Nafarroako Turismo Ikasketen Institutua.

Beraz eta, graduatuondoko ikasketak, doktoretza, masterrak, goi mailako ikasketen luzapenak eta bigarren diplomatura edo lizentziaturak bazterturik daude.

4.-Laguntzak eskatzeko betebeharrak.

Betebehar hauek betetzen dituztenek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan:

1. Nafarroako unibertsitateetan ikasteko:

a) Emigratzaile nafarren seme-alaba edo biloba izatea eta atzerrian bizitzea eskaera aurkezten duenean, edo Nafarroako unibertsitate batean matrikulatu zenera arte, baldin eta ikasketak laguntza eskatu aurretik Nafarroan hasiak baldin baditu.

b) Ikasle eskatzailearen espediente akademikoan batez besteko nota oso ongi (10etik 7) izatea gutxienez, laguntza hau eskatu aurretik atzerrian egindako goi batxilergoaren pareko ikasketetan.

c) Nafarroako unibertsitate batean ikasten hasia bada, b) puntuko baldintza betetzeaz gainera, eskaera aurkezten duenean egiten ari den ikasmailaren aurrekoa osorik gaindituta izatea.

d) Ikasturtea hasteko egunerako, Nafarroako unibertsitate batean onartua izatea.

2. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian duen ikastetxe elkartu batean ikasteko:

a) Nafarroako emigratzailea edo emigratzaileen ondorengoa izatea, bigarren ahaidetasun gradua arte, eta atzerrian bizitzea.

b) Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko ikastetxe elkartu batean onartua izatea.

c) Ikasketak hasita izanez gero, matrikulatuta egotea eta gutxienez hiru irakasgai gainditzea ikasturte bakoitzeko.

5.-Laguntza motak eta haien zenbatekoak.

Deialdi honetan bi laguntza mota biltzen dira:

a) Nafarroako unibertsitate batean ikasteko laguntzak: 1.400.000 pezeta gehienez ere, ikasturte osorako eta kontzeptu guztietarako, direla bidaiak, egonaldia, matrikula eta tasak, materiala eta egoitza.

b) Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen ikastetxe elkartuetan ikasteko laguntza: tasa ofizialen adinako laguntza.

6.-Iraupena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ematen dituen laguntzek, hasiera batez, ikasturte bat iraunen dute, kasu honetan, 2002-2003 ikasturtea, hain zuzen ere. Hala ere, ondorengo ikasturteetarako, laguntzak luzatzen ahalko dira, deialdi honetan ezartzen diren baldintzetan.

7.-Aurkeztu beharreko agiriak.

7.1. Nafarroan ikasteko.

Interesatuek eskabide bat aurkeztu beharko dute, deialdi honen eranskineko ereduaren arabera. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoan hartu edo postaz, faxez edo posta elektronikoz eskatu beharko den eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Jaiotagiria eta ahaidetasun ziurtagiria, 4. arauan ezarritakoarekin bat.

b) Familia atzerrian bizi dela frogatzen duen ziurtagiria, hori ere 4. arauan ezarritakoarekin bat.

c) Ikaslearen nortasun agiri nazionalaren edo horren baliokidearen fotokopia.

d) Ikaslearen famili unitateko kide bakoitzaren dirusarreren ziurtagiria, bai beren kontu bai besteren kontu lan egiten badute, langabezian badaude edo bestelako errenta edo pentsiorik hartzen badute, hori dena 2001. urteari dagokionez. Eskatzaileak pezetatan aurkeztuko ditu datu ekonomikoak, eskabidea aurkezten den eguneko truke ofizialaren arabera.

e) Ikaslearen espediente akademiko osoaren ziurtagiria, irakasgaien arabera zehazturik, kalifikazioak barne. Ziurtagirian ikasketak egin zireneko ikastetxeek aplikaturiko kalifikazio eskalak agertarazi beharko dira.

f) Nafarroako unibertsitate batean sartzea ahalbidetzen duten ikasketen jabe dela frogatzen duten agiriak, baita, beharrezkoa balitz, ikasketak baliozkotzeko ziurtagiria ere.

g) Kasua bada, Nafarroako unibertsitate batean egindako azken ikasturteko kalifikazio akademikoa.

h) 4. arauko 1.b edo 1.c puntuan ezarritakoaren ziurtagiria.

a), b), c) eta d) ataletan aipatzen diren agiriak instantzia orokorrarekin batera aurkeztu beharko dira, betiere 2002ko urtarrilaren 31 baino lehenago. Ziurtagiriren bat falta bada, otsailean zehar, gehienez ere, igorri ahalko da, deialdiaren behin- behineko ebazpena eman ahal izateko.

Artikulu honetako e), f) eta g) ataletan aipatzen diren agiriak eskabideak aurkezteko epe orokorraren ondoren aurkezten ahalko dira, urrian beranduenera, deialdiaren behin betiko ebazpena eman ahal izateko.

Eskabideak eta agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko erregistro orokorrean edo Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 38.4 artikuluan aurreikusten den edozein bulegotan, edo posta ziurtatuaren bidez igorriko dira bertara.

Eskabideak aipaturiko betebeharrak betetzen ez baditu, interesatuari jakinaraziko zaio, jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean akatsak zuzen ditzan. Epe hori iraganik, hala eginen ez balu eskabidea ez aurkeztutzat joko litzateke eta espedientea beste izapidaketarik gabe artxibatuko.

7.2. UHUNeko ikasketak atzerrian egiteko.

Izangaiek, era berean, eskabidea eta 1. puntuko a), b) eta c) ataletan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Aurrekoez gain, lehen urtea badu, UHUNek atzerrian duen ikastetxe elkartu batean onartu izanaren agiria aurkeztu beharko du edo, bestela, ikastetxe elkartu horretan egindako azken ikasturtearen ziurtagiri akademikoa.

8.-Epea.

8.1. Nafarroan ikasteko.

Eskaera-orriak eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea 2002ko urtarrilaren 31n amaituko da, 14:30ean, salbu eta 7. arauan zehaztutakoa.

8.2. UHUNen atzerriko ikastetxe batean ikasteko.

Eskaera-orriak eta gainerako dokumentazioa 2002ko azaroa arte aurkeztu ahalko dira.

9.-Ebazpena.

Laguntzak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez emanen dira, Goi Mailako Ikasketen Atalak txostena egin ondoren, Batzorde Ebaluatzaileak proposaturik.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia arituko da Batzorde horretako buru eta batzordekideak ondoko hauek izanen dira: Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, Goi Mailako Ikasketen atalburua eta Goi Mailako Ikasketen bulegoburua, azken hau idazkari lanetan.

9.1. Behin-behineko ebazpena.

Eskatzaileek aldez aurretik, behar den denborarekin, Nafarroako Gobernuaren laguntza eskuratzeko dituzten benetako posibilitateak eta haren zenbatekoa jakiteko, 2002ko martxoan Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak behin-behineko ebazpena emanen du, irizpideen eta aurkezturiko oinarrizko agirien arabera.

Laguntzen behin-behineko ebazpenak, eskabide berrien kontzesioekin batera, aurreko ikasturteko laguntzen luzapenen kontzesioak bilduko ditu.

Laguntza emanen zaie deialdian finkatu baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Betiere, laguntzak ematea eta horien diru-kopuruak finkatzea Nafarroako Parlamentuak 2002. urteko ekitaldirako Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean onesten duen aurrekontu-kontsignazioaren eta laguntza hartzeko eskatzaile kopuruaren araberakoa izanen da.

Laguntzak eman eta zenbatekoak finkatzeko, Batzorde ebaluatzaileak irizpide eta aldagai hauek izanen ditu kontuan:

a) Eskatzailearen espediente akademikoa: 2 puntu, gehienez.

b) Familiaren baliabide ekonomikoak: 4 puntu, gehienez.

c) Tasa akademikoen kostua: 2 puntu, gehienez.

d) Joan-etorriak: puntu 1, gehienez.

e) Bestelako inguruabarrak, eskatzailearen sorterriko ekonomi, gizarte eta hezkuntza egoerari buruzkoak, kontuan hartu beharko liratekeenak: puntu 1, gehienez ere.

Eman eta ukatzen diren laguntzen behin-behineko ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie, ebazpena sinatu eta ondoko hamar eguneko epean. Deialdiaren eta bere aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

9.2. Behin betiko ebazpena.

Deialdiaren behin betiko ebazpena Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez eginen da, 2002ko urrian, beharrezkoa den dokumentazio akademikoa jaso ondoren. Emanen den laguntzaren behin betiko kopurua aldatu ahalko da, eskatzaile berriek kasuan kasuko kurtsoan egiten dituzten ikasketetan lortzen duten azken kalifikazioaren arabera, hala unibertsitatean sartu aurreko azken kurtsoa egiten ari direnenak, nola jadanik Nafarroako unibertsitate batean ikasten ari direnenak.

Eskatzaileren batek dirulaguntzari espresuki uko egiten badio edo eskatzen diren beharkizun akademikoak lortzen ez baditu, behin-behinekoz hari emandako kopurua proportzionalki banatu ahalko da, dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten gainerako eskatzaileen artean.

Behin betiko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, hamar eguneko epean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. UHUNek atzerrian dituen ikastetxe elkartuetako ikasleei buruzko ebazpena.

UHUNeko ikastetxe elkartuetako arduradunek bidali beharreko eskaera kolektiboak jasorik eta bidezko agiriak azterturik, laguntza mota honetarako ebazpena emanen da. Laguntza hauen zenbatekoak deialdiko 5.b) arauan adierazitakoak izanen dira.

10.-Laguntzen ordainketa.

Laguntzak behin betikoz emateko Ebazpenak haiek osorik edo bi zatitan ordain daitezen aginduko du. Bitan ordainduz gero, lehenbiziko zatia, betiere, ematen den urte naturalean berean ordainduko da, normalean handiagoak izaten diren hasierako gastuak finantzatzen laguntzeko, hala nola, bidaietakoak, materialekoak eta matrikuletakoak.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen ikastetxe elkartuetako ikasleei emaniko laguntzen tasa ofizialen zenbatekoak zuzenean ordainduko dizkio Nafarroako Gobernuak UHUNeko egoitza nagusiari.

11.-Luzapena.

Laguntza hauek hurrengo ikasturterako luzatuko dira, baldin eta ikasleak deialdian ezartzen den epean eskatzen badu, matrikulaturik dagoen ikasturteko irakasgai guztiak ekaineko eta iraileko deialdietan gainditzen baditu eta horretarako aurrekontu-kontsignaziorik badago. Luzapena, dena den, ikasketek irauten dutena baino urte bat gehiagoz bakarrik eman ahalko da.

Irakasgairen bat gainditu gabe uzten badu, batzorde ebaluatzaileak espedientea aztertuko du eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari laguntza ematea proposatu ahalko dio, inguruabar guztiak eta gainditutako kredituak kontuan hartuz, bidezko diren luzapenak eta kontzesio berriak onartu eta gero, aurrekontuan horretarako kontsignaziorik badago.

Betiere, luzapena behin betikoz onartzeko, interesatuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarakoko eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari kalifikazioen ziurtagiri ofiziala igorriko dio, 2002ko urriaren 14a baino lehen. Ziurtagiri hori ezarririko epean igorri ezik laguntza galduko da.

12.-Onuradunen betebeharrak.

Onuradunak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak deialdi hau behar bezala burutzeko ematen dituen jarraibideei men egin beharko die eta ondoren aipatzen diren berariazko arauetan ezarririko betebeharrak bete beharko ditu:

a) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behin-behineko kontzesioaren jakinarazpena hartu eta hilabeteko epearen barrenean, onartzen duela.

b) Aukeraturiko unibertsitate(et)an aurreinskripzioa egitea, ezarririko epean.

c) Nafarroako unibertsitate batean edo Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian duen ikastetxe elkartu batean matrikulatzea eta bertara joatea, laguntzaren xede den ikasturtea hastean eta hasierako eskabidean aipatzen diren ikasketetan. Horretarako, kontuan hartu beharko da atzerritarrek eta espainolek unibertsitatean sartzeko probak gainditu behar dituztela, indarra duten legezko xedapenekin bat.

d) Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian lorturiko kalifikazioak frogatzea, deialdi honetan ezarririkoarekin bat.

e) Ikasturteak irauten duen bitartean laguntzaren xede diren ikasketak ematen dituen ikastetxea dagoen herrian edo horren inguruan bizitzea.

f) Banketxe batean kontu bat edukitzea, laguntza eman zaion ikaslearen izenean, eta transferentzia bidez ordaintzeko eskabidearen inprimakia beterik aurkeztea. Hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak emanen du.

g) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea beste beka edo laguntzaren bat jaso duela, halakorik gertatzen bada, onartu bezain laster.

h) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea laguntzari uko egiten diotela, kasuan kasuko ikasketak bertan behera uzten badira.

i) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea Nafarroako Gobernuaren laguntza hartzea posible egin zuten baldintza ekonomiko eta familiarren onerako edozein aldaketa garrantzitsu.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak hasiera batean aurkezturiko agiriak osatzeko eskatzen ahalko dio hautaturiko ikasleari, beharrezkotzat jotzen duen bakoitzean, laguntza eman edo ordaintzeko aldez aurreko betebehar gisa.

Onuradunak aipatu diren baldintzetariko baten bat betetzen ez badu, harturiko laguntza galduko du eta kontzeptu horregatik eskuraturiko diru kopuruak itzuli beharko dizkio Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, kasuan kasuko legezko ekintzak eta zehapenak deusetan galarazi gabe. Diru kopuru horiek, legezko ondorioetarako, dirusarrera publikotzat joko dira.

Noiznahi ere Nafarroako Gobernuak ikasleek harturiko diru kopuruak deuseztatzen ahalko ditu eta dirua itzultzeko eskatzen ahalko die, baldin eta datu faltsuak ematen badituzte, eskatzen zaizkien argibideak ematen ez badituzte, ikasketak zio justifikaturik gabe uzten badituzte edo klaseak behar bezala ez aprobetxatzeagatik edo haietara ez joateagatik hutsegite larria erakusten badute.

Kasu horretan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak beharrezko erabakia hartuko du laguntzaren itzulketari buruz.

Deialdi honetan aipatzen diren betebehar eta eginbehar orokorrez gain, onuradunek konpromisoa hartzen dute jasotako laguntzak Nafarroako Gobernuari itzultzeko, laguntzaren xede izan ziren ikasketak etenez gero.

13.-Zuzenbide-araubidea eta errekurtsoak.

Deialdi hau arautuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedatutakoak eta aplikazio orokorreko gainerako araudiek.

Deialdi honen aurka edo bere aplikazio ebazpen eta egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Oharrak eta argibideak

1. Espainiako unibertsitateetan sartzeko hautespen prozedurak urtarrilaren 21eko 69/2000 Errege Dekretuak arautzen ditu (2000ko urtarrilaren 22ko 19. E.A.O.).

2. Espainiako hezkuntza sistemaren arabera unibertsitate ikasketak egin ahal izateko sarrera proba bat gainditu behar da, urriaren 22ko 1640/1999 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera (1999ko urriaren 27ko 257. E.A.O.).

3. Atzerrian diren ikastetxe publiko espainiarretatik datozen ikasleek sarrera proba Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean egin behar dute edo ikastetxe hori atxikia dagoen Unibertsitatean.

4. (LOGSE) Batxilergoaren edo 1970eko UBIren baliokideak diren Unibertsitate aurreko ikasketak atzerrian egin dituzten ikasleek aukeran izanen dute sarrera proba UHUNen edo beraiek Espainian bizilekua daukaten probintziako edozein Unibertsitate publikotan egitea.

5. Probak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean ez, baizik eta Espainiako beste unibertsitate batean gainditzen badira, bakarrik unibertsitate horretan sartzen ahalko da eta gaindituriko probei dagokien espezialitatean.

6. Titulazioen onarpena Titulu, Baliokidetza eta Homologazioen Zuzendariordetzaren eskumena den bezala, atzerrian egindako irakasgaien onarpena, titulurik lortu ez bada, ikasleak bere ikasketak jarraitu nahi dituen Unibertsitatean egiten da zuzenean. Unibertsitate bakoitzak bere ikasketa planen arabera egiten ditu baliozkotzeak.

7. Horregatik, ikasketak atzerriko unibertsitate batean hasiak dituzten ikasleek ikasketak segitu nahi dituzten Nafarroako unibertsitatean zuzenean eskatu beharko dute onartuak izatea.

8. Plazen erreserbari eta inskripzio epeei dagokionez 69/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari, Unibertsitateen Kontseiluak ematen dituen jarraibide orokorrei eta Unibertsitate bakoitzak bere eskumenen barruan ezartzen duenari jarraituko zaio.

9. Unibertsitatean sartzeko arau orokorrekin batera, atzerrian egindako ikasketak, baliozkotzen ahal direnak, dituzten ikasleendako probak arautzen dituzten xedapenak ondokoak dira:

-1989ko ekainaren 7ko Ebazpena, 1988ko uztailaren 8ko Agindua garatzen duena, horren bidez arautu baitziren baliozkotzen ahal diren atzerriko ikasketak dituzten ikasleak fakultateetan, goi mailako eskola teknikoetan eta unibertsitateko ikastetxeetan sartzeko gaitasun probak (89-06-20ko E.A.O.).

-1989ko azaroaren 28ko Erabakia, Unibertsitateen Kontseiluko Ikasketa Batzordeak hartua, lehenengo eta bigarren zikloko unibertsitate ikasketak Espainian jarraitzeko, atzerrian egindako ikasketak baliozkotzeari buruz unibertsitateek segitu beharreko irizpide orokorrak ezartzen dituena (89-12-30eko E.A.O.).

-1992ko ekainaren 12ko M.A., baliozkotzen ahal diren atzerriko ikasketak dituzten ikasleak fakultateetan, goi mailako eskola teknikoetan eta unibertsitateko ikastetxeetan sartzeko gaitasun probak arautzen dituena (92-06-18ko E.A.O., zuzenketa 92-07-01eko E.A.O.).

-1993ko maiatzaren 13ko M.A., baliozkotzen ahal diren atzerriko ikasketak dituzten ikasleei fakultateetan, goi mailako eskola teknikoetan eta unibertsitateko ikastetxeetan sartzeko gaitasun probak egiteko zein unibertsitate dagokien zehazten duena (93-05-19ko E.A.O.).

-1994ko maiatzaren 4ko M.A., baliozkotzen ahal diren atzerriko ikasketak dituzten ikasleak fakultateetan, goi mailako eskola teknikoetan eta unibertsitateko ikastetxeetan sartzeko gaitasun probak arautu zituen 1992ko ekainaren 12ko Agindua aldatzen duena (94-05-11ko E.A.O.).

10. Sarrera proben bide edo aukerei edo LOGSE Batxilergoko edo UBIko ikasketei loturiko unibertsitate ikasketa ofizialak, 1640/1999 E.D.k aipatzen dituenak, 1999ko azaroaren 25eko Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Aginduak (1999ko azaroaren 30eko 286. E.A.O.), eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak otsailaren 18an emandako 42/2000 Foru Aginduak (2000ko otsailaren 25eko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautzen dituzte.

11. Gaitasun probak atzerrian egin nahi dituzten ikasleek, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko plan orokorraren arabera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, ordezkaritza diplomatikoen bidez:

a) Inskripzioaren eskabidea.

b) Hezkuntza, Kirol eta Kultura Ministerioan ikasketen baliozkotzea eskatu dela frogatzen duen agiria.

c) Espediente akademikoa.

Proba horiek bi deialditan egiten dira urtero: bata otsail edo martxoan eta bestea ekain edo uztailean. Gainditzen dituen ikasleak aukera izanen du Espainiako edozein unibertsitatetan sartzeko, gaindituriko probei dagokien espezialitatean.

E S K A B I D E A

1.-Eskabidea egin duen familiburu edo tutore eskatzailearen datuak:

Deiturak Izena N.A.N.

Bizilekua (herria) Kalea edo plaza Sol. P.K.

Telefonoa

Probintzia Estatua Herrialdea e-posta-fax zk.

2.-Ezkontidearen datuak:

Deiturak Izena N.A.N.

3.-Laguntzaren xede den ikaslearen datuak:

Deiturak Izena N.A.N.

4.-Lekua eta jaiotza-datak:

Aita: lekua: Data:

Ama: lekua: Data:

Ikaslea: lekua: Data:

Aitaren aita Data:

Aitaren ama: Lekua: Data:

Amaren aita: Lekua: Data:

Amaren ama: Lekua: Data:

5.-Ikaslearen datu ekonomikoak:

5.1. Egindako ikasketak eta dituen titulu akademikoak:

5.1.a) Ikasketen espedientea eta batez-besteko nota

5.2. Laguntza zer ikasketatarako eskatzen duen (lehentasunaren arabera):

1. Zentroa

2. Zentroa

3. Zentroa

6.-Famili datuak:

Izen-deiturak Ahaidetasuna Adina Lanb. edo Ikasketak

Familiburua

Ezkontidea

7.-Famili unitatea osatzen duten pertsonen datu ekonomikoak (2001. urtekoak), ziurtagiri bidez behar bezala egiaztatuak:

7.1. Besterendako lanarengatik:

Izen-deiturak Urteko sarrera gordinak

pta.

pta.

pta.

7.2. Bere konturako lanarengatik:

Titularra

Lan edo negozio mota

Sarrerak (pezetatan)

7.3. Famili unitatearen bestelako sarrera (errenta, pentsioak, langabezi laguntzak, e. a.) pezetatan:

7.4. Familiak 2001. urtean izan dituen sarrerak, denetara (7.1, 7.2, 7.3 atalen batuketa) ................. pezeta.

7.5. Familiak dituen ondasun higiezinak, aipatu non:

Nafarroan edo Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak atzerrian dituen ikastetxe elkartuetan goi mailako ikasketak 2002-2003 ikasturtean egiteko, atzerrian bizi diren nafar emigratzaileendako eta haien ondorengoendako laguntza deialdian parte hartu nahi dut eta ezarritako arauak onartzen ditut, eta, horretaz gainera, dagokidan erantzukizunaz deklaratzen dut eskabide honetan paratutako datuak benetan egiazkoak direla.

.............(e)n, 2001eko ......... aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

8.-Oharrak:

9.-Erantsirik dauden agiriak (X-ez adierazi):

f Jaiotagiria eta nafar emigratzailearekin duen ahaidetasunaren ziurtagiria.

f Eskatzaileak egoitza atzerrian duela frogatzen duen agiria eta eskaeraren xede den ikaslearena

f Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren balio berekoa den agiriaren fotokopia legeztatua.

f Famili unitateko kide guztien dirusarreren ziurtagiria, bai besteren kontura lan egiten badute eta bai langabezian badira edo beste errenta edo pentsioren bat hartzen badute, beti ere 2001. urteari dagozkionak.

f Ikaslearen ikasketa-espediente osoa, irakasgaien eta kalifikazioen arabera zehazturik emana. Ziurtagirian kalifikazioak eman zituzten Zentroek aplikatutako eskalak zehaztu behar dira, eta baia batez-besteko nota ere.

f Nafarroan unibertsitatera edo UHUNeko Zentro Laguntzaileetan sartzeko ikasketak badituela frogatzen duten agiriak eta, behar izanez gero, ikasketen baliokidetzaren ziurtagiria.

NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA ETA KULTURA KONTSEILARI JAUNA/ANDREA

Iragarkiaren kodea: A0106551