82. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

338/2001 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2001. urterako Unibertsitatearen lan eskaintza publikoa onesten duena.

Aurrekontuko esleipena duten giza baliabide beharrei erantzuteko dauden langileak aski ez direnean, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, lan eskaintza publikoa egin behar da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen lan baldintzak zehaztuko dituzten negoziazio oinarriei buruzko 2000-2003ko Akordioaren VIII. oinarria (Lan eskaintza publikoa) ikusirik.

Unibertsitateko kudeatzaileak proposaturik.

Kontu-hartzailetzak egindako txostena ikusirik.

Unibertsitatearen Erreformarako Legearen 18. artikuluak eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-2001. urterako Unibertsitatearen lan eskaintza publikoa onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

Bigarrena.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.-Ebazpen hau igortzea Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeari.

Laugarrena.-Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, errektoreari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, hilabeteko epean lehen kasuan eta bi hilabetekoan bigarrenean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren bian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

I. ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lan Eskaintza Publikoa 2001. urterako

2000ko uztailaren 5ean sinatu zen "Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen lan baldintzak zehaztuko dituzten negoziazio oinarriei buruzko Akordioa, 2000-2003 urteetarako".

VIII. kapituluan lan eskaintza publikoa onesteko konpromisoa ezarri da.

Zerbitzuak eta aurrekontuko dirua egokitzeko azterlana bukaturik, sindikatuei horren berri emanik, haien irizpideak jakin eta kontuan harturik, bidezko da 2001. urterako lan eskaintza publikoa onestea.

Lan eskaintza publikoak 44 lanpostu berri betetzeko deialdia baimentzen du, eta bertan sartzen dira aurrekontuko behar besteko esleipena izan arren dauden langileekin bete ezin diren giza baliabide beharrak, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18. artikuluko 4. lerroaldean xedatutakoari jarraikiz.

2001. URTERAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Lehenengo xedapena.-Lan eskaintza publikoa onestea.

1. Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen lan baldintzak zehaztuko dituzten negoziazio oinarriei buruzko 2000-2003ko Akordioaren VIII. kapituluan ezarritakoari ere jarraikiz, 2001. urterako lan eskaintza publikoa onetsi da, Ebazpen honetan ezarritako moduan.

2. Eskaintza honen ondoriozko hautapen proben deialdiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira 2001eko abenduaren 15a baino lehen.

Bigarren xedapena.-Lan eskaintza publikoa kuantifikatzea.

Lan eskaintza publikoan sartzen dira aurrekontuko behar besteko esleipena izan arren dauden langileekin bete ezin diren giza baliabide beharrak.

Hirugarren xedapena.-Barne igoera.

2001ean D mailatik Cra igotzeko 14 lanpostu bitarte deituko dira, eta C mailatik Bra igotzeko 2 bitarte.

Barne igoerako hautapen prozesu horiek, oro har, sarrera deialdietatik aparte eginen dira.

Horretaz gainera, Informatika Zerbitzuko Administrazio Eskaletatik Informatika Zerbitzuko Kudeaketaren Eskalara igotzeko hautapen prozesuak egin ahalko dira.

Laugarren xedapena.-Aldi baterako langileak.

2001. urtean aldi baterako langile gehiago kontratatuko dira edo bitarteko funtzionarioak izendatuko, geroraezin daitezkeen presako beharrei erantzuteko. Horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaritzak eta Afera Ekonomikoen Zerbitzuko Zuzendaritzak batera adostasun txostena eman beharko dute.

Bosgarren xedapena.-Aldi baterako enplegua finkatzea.

Finkatze prozesu batean lanpostu finko bihurtu beharreko aldi baterako lanpostuak betetzen dituztenen lan harremanak luzatu eginen dira, betetzen dituzten lanpostuen deialdietako hautapen prozesuak bukatu arte. Horretarako, beharrezkoa bada, hasierako lan harremana barne izaerako beste harreman bat bihurtu ahalko da, abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuan edo funtzio publikoaren araudian ezarritakoaren arabera.

Seigarren xedapena.-Bitarteko langileak ordeztea.

Bitarteko funtzionarioek beren lanpostuak utziko dituzte karrerako funtzionario titularrek lanpostu horiek betetzen dituztenean.

Zazpigarren xedapena.-Minusbaliotasuna duten pertsonak.

Funtzionarioen Kidego eta Eskaletan sartzeko hautapen prozesuetan (barne igoera ere sartzen dela), minusbaliotasuna duten pertsonak gainerako izangaien baldintza berberetan onartuko dira, eta legez minusbaliatuak diren izangaiei dagokien lanpostu portzentajea ezarriko da deialdietan, kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiari jarraikiz.

Zortzigarren xedapena.-Merezimenduzko barne lehiaketa.

Lan eskaintza publiko hau osatzen duten lanpostuetarako merezimenduzko barne lehiaketa eginen da, sarrerako hautapen proben deialdia egin baino lehen. Hautapen proba horien oinarrietan zehaztuko da deialdietan zenbat lanpostu dauden eta horietatik zenbat diren barne igoerakoak eta minusbaliatuentzat erreserbatutakoak.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

E R A N S K I N A

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

A taldea

Kudeaketako Eskala Teknikoa: 03

A taldea guztira: 03

B taldea

Zerbitzuen Kudeaketa Eskala: 02

Informatika Zerbitzuen Kudeaketa Eskala: 03

Kudeaketa Eskala: 04

B taldea guztira: 09

C taldea

Administrazio Eskala: 15

Agiritegi eta Liburutegietako Laguntzaileen Eskala Teknikoa: 01

C taldea guztira: 16

D taldea

Administrazioko Laguntzaileen Eskala: 16

D taldea guztira: 16

Guztira: 44

Iragarkiaren kodea: A0105603